Erresidentzietako sektorea zaintza pribatizatuaren eredu da Nafarroan. Hirurogeita hamabi erresidentzietatik bi bakarrik dira publikoak. Baldintza txarrengatik eta ratioaren jaitsieragatik borrokan ari dira orain dela bi urte zahar etxeetako langileak, hitzarmen propioa eskatzen dute. Grebaren aldarriekin bat egiten dute.