GUREAN GAUR

Haizea Arrosa: "Abestietako mezuei garrantzia handia eman diogu"

Haizea Arrosa taldeak lehen diskoa kaleratu du, eta bertan, estilo anitzetako abestiak topa daitezke. Beltzarana da abestiko protagonista, eta diskoan zehar bidea egiten du: "Kontzientzia desberdinez jabetzen da, arazoei aurre egiten die, eta hainbat aldarrikapen baita ere. Konturatuko zarte beltzaran hori emakume guztiok garela". Mimo handiz egindako abestiak direla nabarmendu dute, eta musikalki zaindua izateaz gain, mezuari garrantzia handia eman diotela.