GUREAN GAUR

Gutxieneko soldata igotzeko bileran adostasunik ez

Astelehenea batzartu ziren CCOO eta UGT sindikatuak, CEOE patronala eta Espainiako Lan Ministerioa lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko proposamena eztabaidatzeko, baina bilera adostasun barik amaitu zen. Madrilgo Gobernuak %4ko igoera eskaini du, baina proposamenak ez ditu sindikatuak eta patronala konbentzittu, txikiegia baita sindikatuentzat eta handiegia patronalarentzat.