GUREAN GAUR

Maialen Etxeberria, gurasoa: "Gure haurrek euskaraz ikasteko borrokatzen jarraituko dugu"

Euskararen haur eskoletako egoera ez da xamurra Iruñean, duela 30 urte bezala jarraitzen du, aterabiderik gabe. Hamabi haur eskoletatik, bakarra dago murgiltze ereduan, Txantreako Izartegi haur eskola.Haur eskoletako plataformako gurasoek eta euskalgintzak murgiltze eredua eskatzen dute Iruñean, 0-3 haur eskoletan, euskararen urraketa honekin behingoz bukatzeko eta euskaraz ikasteko eskubidea bermatzeko.