GUREAN GAUR

Iruñeko Udalak milioi laurdena galdu dezake Cristina Ibarrolaren erruz

Pasa den osteguneko udal plenoa bertan behera uztearekin, UPNk ez du ahalbidetu Iruñeko Udaleko erreforma fiskala onartzea, eta horrek ekar dezakeen ondorioa, Udalarentzat 250.000 euroko diru sarreraren galera izan daiteke. Oposizioko alderdiek, bere jokabidea aldatzeko eskatu diote Ibarrolari, herritarrak kaltetuak atera ez daitezen.