GUREAN GAUR

Idurre Eskisabel: “Ez dago euskararen aurkako oldarraldiaren etenik”

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak euskara "zaila" dela argudiatu zuen epaileari arrazoi eman ostean.

Eskisabelen esanetan, albiste honek “frogatzen” du ez dagoela euskararen aurkako “oldarraldiaren etenik”, eta salatu du EAEko Auzitegi Nagusiak “ukatu” egin duela euskararen ezagutza ezinbestekoa izatea hezkuntzarekin hain lotuta dagoen lanpostu batean.
Eusko Legebiltzarrean bihar onartuko den Hezkuntza Legea “aukera galdutzat” jo du Eskisabelek: “Bihar onartuko dena urrun gelditzen da izan beharko lukeen horretatik, eta aukera galdu bat da euskararen normalizaziorako tresna sendo eta indartsua izan dadin”.