GUREAN GAUR

Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi du Konstituzio plazaren izena euskaraz idatzi behar dela

Enrique Maiak Baluarteko plazari izena aldatu zion duela bi urte. Garai hartan zinegotzia zen Joseba Asironek salatu zuen "Constitución" izendapena erdaraz bakarrik idatzita, euskararen ordenantza urratzen zela eta helegitea jarri zuen. Bi urte eta hiru epaien ostean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak ebatzi du Joseba Asironek arrazoi zuela eta plazaren errotulua aldatu beharko dela.