GUREAN GAUR

Plastikozko marea zuria Galizian

Beste behin, Galizia hondamendi ekologikoa bizitzen ari da bere kostaldean. Pellet izeneko milioika plastikozko bolatxok asteak daramatzate Galiziako itsasertzaren zati handi bateko itsas ekosistema kutsatzen. Dagoeneko Asturiasko kostaldera ere heldu dira plastikozko bolatxoak. Euskal kostaldera ere mikroplastikoak iritsiko direla aurreikusten da. Hori hala, Azti zentro teknologikoan isurketa horiek euskal kostaldera hurbil daitezkeenerako ekintza-mekanismoak diseinatzen ari dira.