'KONPONBIDERAKO GILTZAK' SAIO BEREZIA

Jone Goirizelaia, abokatua: "Oraindik ere erabakiak Madrilen hartzen dira"

Jone Goirizelaia abokatu ohiak erretiroa hartu berri du, eta berarekin hitz egin dugu Sarek deitutako Konponbiderako Giltzak manifestazioaren aurretik. Nabarmendu du salbuespenezko legedia aplikatzen zaiela oraindik ere euskal presoei, eta ezinbestekotzat jo du hori bertan behera uztea: "Momentu honetan kartzeletan erretenituta dauden hainbat preso kalean egongo lirateke".

Goirizelaiaren esanetan, ezinbestekoa da Euskal Herriak botere judizial propioa izatea: "Hemengo zaintza epaitegikoek eskubidea eta eskumena zeukaten erresoluzioak ateratzeko, hori aldatu zuten, eta orain, erabaki guztiak Madrilen hartzen dira, beren ikuspuntua kontutan hartuta". Hori horrela, azpimarratu du Euskal Herrian hartu behar direla erabakiak, eta hori dela gaur eskatuko dutena. 

Ikusi saio berezia Youtuben.