GUREAN GAUR

‘Vitoria Solar 1’ eguzki instalazio fotovoltaikoak aurretiazko baimena jaso du

Arabako Industria Administrazioko lurralde ordezkaritzak ‘Vitoria Solar 1’ eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektuari aurretiazko administrazio baimena eman dio. Orain dela egun batzuk ‘Vitoria Solar 2’ parkearekin egin bezala, Jaurlaritzaren ekonomiaren garapen, jasangarritasun eta ingurumen sailak proiektu honi aurrera jarraitzeko baimena eman dio. Indarberri-k, Solaria enpresak eta Energiaren Euskal Erakundeak sortutako sozietateak, ‘Vitoria Solar 1’ proiektuarekin 90 mila eguzki panel baino gehiagoren instalazioa planteatzen du Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundiako udalerrien lurretan. Gasteiz eta Burgelun aurreikusitako ‘Vitoria Solar 2’ proiektuarekin batera, 180 mila eguzki panel baino gehiago instalatuko ziren Arabako Lautadan.