Tuvisako langileek martxoan egitea aurreikusten zuten greba mugagabea otsailaren 10ean hasiko dutela iragarri dute. Asteartean egindako batzarretan, plantillaren %90ak neurri honen alde bozkatu zuen, enpresaren zuzendaritzak egindako azkeneko proposamenari ezetza emanez. Langileek eskakizun ekonomikorik egin ez dutela azpimarratu dute, beraien aldarrikapenek zerbitzua eta langileen segurtasuna bermatzea bilatzen dutela baieztatuz.