Pobreziaren aurkako Nafarroako Sareak 30 urte bete ditu. Prekarietateak gora egin duenez eta beste fenomeno batzuen eragina dela eta, bazterkeria-zifrak erdira murrizteko erronka proposatu diote Jaurlaritzari. Aldarrikapenen agenda prestatu du hilean behin 2024 osorako.