Otsailaren 8an Antsoaingo Herri Kirol taldea Suediako sokatira mundialera abiatuko da. Taldera gerturatu gara mundialaren aurreko asteak nola bizi dituzten ikustera. Guztia polita dirudien arren, prestaketa ez da arrosaz beteriko bidea, eta taldekideek argi utzi dute hori.