GUREAN GAUR

EAJk garaipen estua lortuko luke eta EH Bildu 2 eserlekura kokatuko litzateke

EAJk garaipen estua lortuko luke udaberrian egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta EH Bildu hazi egingo litzateke, bi eserlekura hurbilduta, EITB Focus inkestaren arabera. Hain zuzen ere, EAJk 28 eserleku eta botoen % 35,8 eskuratuko lituzke, hots, duela lau urte baino 3 ordezkari eta 3,3 puntu gutxiago.Aldiz, EH Bilduk 4,2 puntuko hazkundea izango luke (botoen % 27,9 izatetik, % 32,1 izatera pasatuko litzateke), eta 26 parlamentari erdietsiko lituzke, egun baino 5 gehiago.
Hirugarren lekua PSE-EEk hartuko luke, 12 legebiltzarkiderekin (+2) eta % 14,8ko babesarekin (1,1 puntu gehiago). Ondoren, PPk errepikatu egingo luke egungo parlamentari kopurua, 6 eta azkenik Voxek, bototan 0,4 puntu behera eginda, % 1,6ra arte.

Koalizio alternatibak:

Emaitza horiekin, EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari, elkarrekin 40 eserleku batuko lituzketelako (38koa da gehiengo osoa). Dena dela, aritmetika parlamentarioak alternatiba gehiago ahalbidetuko lituzke. Adibidez, EAJk eta EH Bilduk osatutako balizko exekutibo batek 54 legebiltzarkide izango lituzke. Eta ezkerreko alderdi guztiek (EH Bildu, PSE-EE, Podemos eta Sumar) osatutako edo babestutako batek, ostera, 41.