Errigora herri ekimenak Nafarroako hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin nahi du, Euskal Herriko lurralde honetako elikagaiei bidea irekiz. “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” udaberriko kanpaina martxan dago. Oliba-olioa, pasta, lekaleak, fruitu lehorrak, arroza eta ardoa bezalako produktuak aurkitu daitezke.