GUREAN GAUR

Mikel Urkia 'Matu', Korrikako laguntzailea: "Korrika aldarrikapen gunea da, geldiezina"

Astebete besterik ez da gelditzen 23. Korrikarako. Mikel Urkiarekin egin dugu topo Oiartzunen, Maturekin, Korrikako furgonetero historikoarekin. Furgonetak atontzen eta martxoaren 14rako dena prest uzten ari dira. Alai eta beso zabalik hartu gaitu furgonetako ateak irekiz. Korrikaz eta bere esperientziaz aritu gara.