GUREAN GAUR

Jaurlaritzarekin izandako lehenengo bileraren balorazio positiboa egin dute Arabako nekazariek

Asteazkenean Bittor Oroz Nekazaritza sailburuarekin izandako bileran aurrerapenak eman zirela baieztatu dute UAGA eta Araba eta Trebiñuko Landaren Aldeko elkartearen ordezkariek. Nekazaritza Politika Bateratuaren ordainketarako edota ardogintzarako laguntzen inguruko aldarrikapenak kontuan izango dituztela adierazi dute. Hirugarren egunez jarraian mobilizazioak Eusko Jaurlaritzaren inguruetara eraman dituzte. Araban ez ezik, Nafarroan eta Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan ere mobilizazioak egin dira, Euska Herri osoko laborarien presentziarekin.

Hauen guztien aldarrikapenak tratatzeko bilera egingo dute ostiralean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako nekazarien sindikatuetako ordezkariek Arantza Tapia, Ekonomia Garapenerako, Jasangarritasunerako eta Ingurumeneko sailburuarekin.