GUREAN GAUR

Alternatiba ekosozial justu baten alde mobilizatuko dira zenbait eragile maiatzaren 11n

Irailaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatuta 40 eragiletik gora bildu ziren. Hausnarketa horiek abiapuntu, zazpi ardatzetan laburtu dituzte alternatiba ekosozial justu baten alde eredu ekonomiko eta politikoan eman beharreko aldaketa. Apirilaren 13an Iruñean jardunaldiak eginen dituzte eta maiatzaren 11n Iruñean eta Bilbon mobilizazioak deitu dituzte.