Gurean Gaur

Nagore Iturrioz, Steilas: "Enplegu publikoa egonkortzea eta erosahalmena igotzea eskatzen dugu"

Martxoaren 12an greba eguna dago deituta sektore pueblikoan eta 'Gurean Gaur' izan da Nagore Iturrioz Steilaseko kidea hezkuntza publikoaren egoera zein den azaltzeko. Euskadin Eusko Jaurlaritzaren, Foru eta Toki Administrazioaren eta Estatuaren mende dauden 150.000 langile publikoek greba berri bat egingo dute, baldintzak hobetzeko negoziazioa eskatzeko. ELA, LAB, CC.OO., ESK eta Steilas sindikatuek (sektoreko ordezkaritza sindikalaren % 80 osatzen dute) deitu dute grebara, urriaren 25ean eta abenduaren 19an kolektibo beraren artean egindako greben ondoren. Deialdia 'Zerbitzu publikoaren alde, adostu soldatak eta enplegua hemen' lelopean egin da.