GUREAN GAUR

Gasteizko azken hilketa matxista saiakera salatu dute

31 urteko gizonezko batek martxoak 11n, astelehena, bere bikotekidea erailtzeko saiakera egin zuen, emakumea zaurituta utziz. Hori dela eta, Gasteizeko Plaza Berrian bost minutuko isilaldia egiteko deialdia egin du udalak, biktimari eta ingurukoei babesa adieraziz. Udalak eraso matxisten kontrako protokoloa abian jarri du, biktimari beharrezko baliabide guztiak eskainiz.

Udalak adierazi duen bezala, garrantzitsua da eraso hauek arbuiatzea eta biktimari babesa adieraztea.