GUREAN GAUR

EH Bilduk eta EH Baik Aberri Egunera joateko deia luzatu diete euskal herritarrei

EH Bilduk eta EH Baik Ustaritzen eta Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko deia luzatu diete euskal herritarrei, Arnaldo Otegi eta Aitor Servier ordezkarien eskutik, Donostian burutu duten agerraldi bateratuan. Ezker independentismoa Euskal Herri osoan hazten ari dela nabarmentu dute ordezkariek, eta, hauen esanetan, "gero eta gehiago garenaren lekuko izanen da aurtengo Aberri Eguna".

Horrez gain, Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko xedearekin, EH Bildu eta EH Bai presente izango dira Euskal Herria Baterak Martxoaren 30ean Bilbon antolatuko duen ekitaldian.