GUREAN GAUR

Dimitri Piterman ez da epaiketara agertu eta auzi-iheslaritzat jo du auzitegiak

Alaveseko lehendakari-ohia ez da auzitegietara aurkeztu bidegabeko jabetzagatik irekita zuen epaiketara, babesak adierazi duenez, osasun arrazoiengatik. Jose Nereok, Pitermanen aholkularia zenak ordea, agerraldia egin du Arabako auzitegietan. Aurkeztutako osasun agiriak nahikoak ez direla eta akusatuak bere lokalizazioa nahita zaildu duela adierazi du fiskaltzak. Hortaz, Arabako Auzitegiak Pitermanen ez egotea justifikagarria ez dela erabaki du epaikeraren atzerapen eskaera ukatuz.

Gainera, Alaveseko lehendakari-ohia auzi-iheslaritzat jo du epaitegiak eta nazioarteko atxiloketa agindua ezarri du bere kontra. Haratago, José Nereoren babesak eskatutako atzerapena ere ukatua izan da. Beraz, aste honetan zehar izango den bistak bakarrik Nereo izango du akusatu moduan. Epaiketa asteartera atzeratu da, bigarren akusatuak eta fiskaltzak akordio bat negoziatu dezaten. Fiskaltzak, Alaves klubekoak ziren hiru milioi eta ehun eta hirurogeita bat mila euro bereganatzeagatik, 7 urteko espetxe zigorra eskatzen du Nereo, Piterman eta bere emazte-ohiarentzat, nahiz eta azken hau ezin izan duten lokalizatu. Deportivo Alavés klub-ak ordea, 9 urteko espetxe zigorra eta 4 milioi erantzukizun zibil moduan eskatzen ditu.