Hiru alderdiek balorazioa arrakastatsua egin dute. Joseba Asiron alkateak egun horien analisia egin du modu kronologikoan, aurrekontuen onarpena bereziki azpimarratuz. Elkarrekin egin duten lan sendoa azpimarratu nahi izan dute, betiere, Iruñeko biztanleriari begira, hiri konprometitua, segurua, iraunkorra eta modernoa sortzeko helburuarekin.