A21 HAUTESKUNDEAK

Denis Itxaso: "Herritarrengana hurbilduko den lidergo-estilo berri bat aldarrikatzen dugu"

PSE-EE 'Vota al que decide/Erabakia zurea da' lemarekin aurkeztu da hauteskundeetara eta Denis Itxaso Gipuzkoako sozialisten hautagaia elkarrizketatu dute NAIZ irratian. Espainiako estatuko ordezkari izan ondoren, legebiltzarrera egingo du salto Denis Itxasok. Azaldu du bi gauza nagusi lehenetsi dituztela lemarekin, alde batetik, "egonkortasuna" eta bestetik, "ezkerreko influentzia", bere iritziz, ezkerreko politikak aurrera eramateko orduan alderdi sozialistak egin duelako "ahalegina" akordioetara iristeko. Alderdi sozialistaren eredua beti, "jendearen mesedean, euskal zerbitzu publikoak sendotzea dela azpimarratu du, estremismoak alde batera utzita".