GUREAN GAUR

Herritarrei botoa eskatzeko azken orduak dituzte alderdiek

EAJ oraindik nori bozkatu erabaki gabe dutenei zuzendu da Donostian. EH Bilduk Osasun Sistema Publikoa berreraikitzeko konpromisoa adierazi du. Sozialistek herritarrei esan nahi izan die bi alderdi abertzale baino gehiago daudela jokoan hauteskunde hauetan. Azkenik, PP Irizar enpresan izan da eta Industria Sail baten beharra azpimarratu du.