A21 HAUTESKUNDEAK

Eneko Ander Romero, politologoa: "Erabakigarria izango da zalantzatien botoa"

Paul Elizondo Hamaika Telebistako berriemaileak Eneko Ander Romero politologoa elkarrizketatu du Legebiltzarrerako hauteskundeen inguruan. Hautesleek egindako kanpainaz eta kontrakanpainaz hitz egin dute. Eneko Anderrek azaldu duenez, hautagaiek bai alderdiek izan duten diskurtsoa eta posizioa aurreikusi zitekena izan da, nahiz eta azken uneko aldaketa batzuk izan. Horrez gain, azaldu du aldaketa gosea ez dela oraingo kontua, baizik eta lehendik zetorrela eta politika eredua eta kudeaketa agorpen fasean aurkitzen dela. Hala, gehitu du azken erabakia zalantzati dabiltzanetatik etorriko dela, %20 horren boroa erabakigarria izango baita.