GUREAN GAUR

Lau hamarkadaz zentsurari aurre egiten, bueltan da Fermin Muguruza

Fermin Muguruza agertokietara itzuliko da, kontzertu handi batekin: 'FM Muguruza. 1984-2024' . Abenduaren 20an kontzertua eskainiko du Bilbo Arenan. Hala, bere berrogei urteko ibilbidearen errepasoa egingo du. "Kontzertu hau zentsuraren eta azkenaldian herri gisa jasaten ari garen eskuin muturraren erasoen aurkako festa izatea nahi dut. Hor daude Valentzian nire omenez egindako horma-irudiagatik inputatu dituzten ikastetxe bateko zuzendaria eta zuzendaritza-kontseiluko 5 irakasle, edota Itziar Ituñoren edo Athleticeko jokalarien aurkako erasoak 'Sarri, Sarri' abesteagatik".
Sarrerak apirilaren 23an jarriko dituzte salgai Fermin Muguruzaren webgunean.