GUREAN GAUR

Maiatzaren 6a eta 11 bitartean ospatuko da Gasteizko Film Laburren Nazioarteko jaialdia

50 film eskainiko ditu Gasteizko Film Laburren Nazioarteko jaialdiaren hirugarren edizioak. Maiatzaren 6a eta 11 bitartean izango da jaialdia eta Vital Fundazioa Kulturunean izango dira proiekzioak. Euskal Herriko zein nazioarteko film laburrak izango ditugu ikusgai, aurkeztutako 1.500en artean hautatutako hoberenak. Horien artean fikziozko film labur onenaren Goya saria jaso duen Guillermo Garciak zuzendutako ‘Aunque es de noche’ edo Bea de Silva-ren ‘Hadas’ hartuko dute parte.