GUREAN GAUR

Maiatzaren 6ra arte etenik egongo da Gasteizko Merdeces lantegiaren ekoizpena

Maiatzaren 6ra arte etenik egongo da Gasteizko Mercedesko ekoizpena. Osotara, 13 egunez luzatuko da geldialdia. Europar merkatuetan egondako eskari jaitsieragatik hartutako erabakia izan dela argudiatu du zuzendaritzak, arrazoi teknikoak ere aipatuz. Ekoizpena eskariari moldatzearen helburua duen geldialdiak langile guztiei eragingo die. Bestetik, muntaketa eta margotze sailen ekoizpena maiatzeko ostiral guztietan etengo da ere, maiatzak 10, 17, 24 eta 31n, hain zuzen.