GUREAN GAUR

Donostia Defendatuz koordinakundeak egungo hiri-eredua aldatzeko eskatu du

Mugimenduaren arabera, Donostiako egungo hiri-eredua gutxiengo baten onurara bideratuta dago; gehiengoaren bizi-baldintzak baztertuta geratzen dira sektore pribilegiatuenen mesedetan, eta espekulazio, turismo eta luxuzko negozioen aldeko erabakiak hartzen ari da Udal Gobernua. Ondorioz, koordinakundeak dio hiria turistifikazio prozesu basatian sartu dela, etxebizitza larrialdia areagotuz, bizilagunak auzoetatik kanporatuz, ondare arkitektoniko eta naturala suntsituz, berdeguneak murriztuz eta merkataritza txikia galduz, hiriko sare soziokulturalari eragiten dion bitartean.