GUREAN GAUR

2024ko Sanferminek prest dituzte Gaztelu Plazarako eta Konpainia Plazarako kontzertuak

Tokiko talentuaren eta artista eta estilo ugariren aldeko apustu nabarmenarekin, guztira 28 proposamen aurkeztu dituzte jaietako arratsaldeak eta gauak animatzeko. Gaztelu Plazan Izaro, Zetak, El Drogas eta Gorka Urbizu bezalako artistak egonen dira. Konpainia Plazan, bestetik, Hofe x 4:40, The Titanians, Safu, Tremendo Piquete arratsaldea artista lokalek girotuko dute.