3.000 pertsona baino gehiagok Gasteizko kaleak zeharkatuko dituzte ekainaren 2an Emakumearen Lasterketarekin. 5 kilometro inguruko ibilbidea osatu behar izango dute, bai oinez zein korrika eginez, emakumeak kirolean duten rola aldarrikatu eta bularreko minbiziaren aurka egiteko helburuarekin.