GUREAN GAUR

Amurrioko Udalak diru-laguntza kendu diola salatu du Aiaraldea Komunikabideak

Amurrioko Udalak diru-laguntza kendu diola salatu du Aiaraldea Komunikabideak. Eskualdean dagoen euskarazko komunikabide bakarra da, ibilbidea duela 14 urte hasi zuena. Aiaraldeko hainbat udalen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta finantzaketa jasotzen du komunikabideak. Zerrenda horretatik, aitzitik, Amurrioko Udala kendu beharko dute orain. Salatu dutenez, 2012garren urtetik izenpetua zuten euskara sustatzeko hitzarmena alde bakarrez eten du udalak, inolako jakinarazpenik eman gabe. Gauzak horrela, hitzartutako 6.000 euroko diru-laguntza emateari utziko dio Udalak.