GUREAN GAUR

Amnistia legea onartu dute Espainiako Kongresuan

Diputatuen Kongresuko gehiengo osoaren babesarekin, behin betiko onartu dute gaur Amnistia Legea. Aldeko 177 boto jaso ditu, eta kontrako 172. Testuak Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako pertsonen erantzukizun penal, administratibo eta kontablea ezabatuko du.

“Egun historikoa” dela adierazi dute diputatuek. BOEn publikatua izan ondoren sartuko da indarrean.