GUREAN GAUR

Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainaren azken txanpa

Igandean izango dira Europako Parlamentua hautatzeko hauteskundeak. Kanpaina, hortaz, azken txanpan sartu da eta alderdiek bozkoak eskatzeko azkeneko saiakerei ekin diete.

EAJko ordezkariek "Euskadiren ahotsa" Bruselara eramango duela baieztatu dute asteburuan Agurainen egindako ekitaldian. Bestakde, Europa aldatzeko tresna bezala aurkeztu du bere burua Euskal Herria Bilduk.

Eskubide sozialetan emandako aurrerapausoak defendatzeko PSOE bozkatzeko eskatu du Eneko Anduezak, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak. Eta Espainiar estatuaren baitan aliantza errepublikanoa eraiki ahal izateko, Podemos paper hegemonikoa berreskuratu behar duela baieztatu du Pablo Iglesiasek Bilbon egindako ekitaldian.