Ingurumenaren eta Ozeanoen Astea dela eta, jarduera ezberdinak antolatu dituzte Donostian eta Irunen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta MATERek elkarlanean. Horretarako Donostian karpa bat jarri dute Okendo plazan, hezkuntza- eta partaidetza-jarduerak gauzatzeko. Ostiraletik igandera bitarte, berriz, Irunen, Ficoban egingo den Bioterran ere jolasak, tailerrak eta beste zenbait ekintza egingo dira, baita MATER ontzi museoan ere. Bestalde, Ihobek hondakin-bilketa handia antolatu du Bizkaian eta Gipuzkoan dauden ingurumen-zentroen Ekoetxea sareko lau zentroetan. Urdaibain, Meatzaldean, Txingudin eta Azpeitian. Larunbat goizean ekingo diote ingurua garbitzeari.