Azken hilabetetan zehar luzatu den gatazkari irtenbidea eman diote aldeek. Udalak aurreko urtean emandako diru-laguntzaren zati bat itzultzea eskatu dio Lazarraga elkarteari. 112.000 euro inguru dira, egin izan ziren lanengatik. Hori epeka itzultzea adostu dute orain, 2 mila euro hilean, 5 urtez. Hitzarmen berria sinatu dute orain, 2024rako, 235.000 euroko diru-laguntza aurreikusten dena. Behin jarduerak programatzen hasterakoan… aurrekoan gertatutako egoera ez errepikatzea espero dute. Jarduerak, izan ere, hemendik gutxira abiatuko dira.