Udan bereziki nabaritzen den gabezia dela baieztatu du Euskal Herria Bilduk eta etorkizunerako profesionalak bermatzeko neurriak aldarrikatu ditu. Ministroari ardurak ez hartu izana leporatu dio eta ez-ohiko neurriak hartzea aldarrikatu du EAJk. Giza baliabideen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren ardura direla gogorarazi du Osasun ministroak. Azkeneko urteetan profesionalen kopurua %35ean igo dela baieztatu du ere, baita Osasungintza ikasleen kopurua inoiz baino handiagoa dela ere.