GUREAN GAUR

200 interprete ingururekin ospatuko dute Musikaren Eguna ostiral honetan Gasteizen

Ostiral honetan, ekainaren 21a, Musikaren Europako Eguna da. Hainbat jarduerarekin ospatuko dute eguna Gasteizen. Gasteizko Udal Musika Banda, Luis Aramburu musika eskola eta Folklore akademiaren kideek bat egingo dute Musikaren Eguna ospatzeko. Osotara, 185 musikari inguru bilduko dira antolatu diren ekimenetarako. Luis Aramburu musika eskolaren ikasleak izango dira egunari hasiera emateko arduradunak, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Udal musika banda Uraren Lorategi Sekretuan egongo da, Txato Martin eta Maider Legarreta abeslariekin batera. Udal Folklore Akademiaren kideek itxiko dute eguna ‘Dantza plazan’ ekimenarekin, gasteiztarrei dantza egiteko gonbita luzatuz.