Antzerki, pailazo, zirku eta dantza ikuskizunak eramango ditu 'Arabako Plazetan' zirkuituak lurraldeko 34 herritara. Ekaina eta iraila bitartean izango da programa honen bosgarren edizioa. Osotara 34 ikuskizun eskainiko dira, bat herri bakoitzeko.
20 talde inguru arituko dira jarduera hauen baitan, eta horietako 13 arabarrak izango dira. Aurtengo edizioa, gainera, berrikuntzekin ailegatu da.