Europa mailan Korale izeneko lan talde bat sortu dute nahi gabeko bakardadeei aurre egin eta horien inguruan hausnartzeko. Austria, Danimarka, Irlanda, Belgika eta Portugalekin batera, Gipuzkoa hautatu dute aitzindari. Tabakaleran aurkeztu dute zertan datzan. Ekitaldian 300 lagun baino gehiago bildu dira bakardade ez hautatuari heltzeko eta nazioarteko esperientziak partekatzeko.