Astelehen honetan amaitu da Sarasate pasealekua eta ondoko kaleak berrurbanizatzeko proiektuen lehiaketarako dokumentazioa aurkezteko epea. Iruñeko Udalak 14 proiektu jaso ditu. 14 proiektu horietatik 5 aukeratuko dira, eta bigarren fasean Sarasate pasealekurako proiektuak aurkezteaz arduratuko dira. Hortik proiektu irabazlea hartuko da.