Uztailaren 15a eta abuztuaren 2a bitarteko greba deialdia egin du Langraiz Okako Tubos Reunidos Premium enpresa batzordeak. Enpresa ituna gainditu eta hitzarmen propioa garatu nahi dute langileek, lan-baldintzak hobetzeko tresnatzat ulertzen baitute. Enpresa ituna, izan ere, 2023tik iraungita dago. Lan-baldintzetan aurrerapauso bat emateko helburuarekin urte hasieran enpresa hitzarmen propioa lortzeko negoziaketak abiatu ziren. ELA sindikatuak azaldu duenez, zuzendaritzak langileen eskakizunei ezezkoa eman die. Gauzak horrela negoziazioa blokeatuta dagoela salatu du enpresa batzordeak.
HAMAIKA
Ertzaintzak segurtasun neurriak jarri ditu Bilbon eta Donostian, 300 ultratik gora espero dira
HAMAIKA
Bizilagunen komunitateek pisu turistiko gehiago jartzea debeka dezakete Hego Euskal Herrian
HAMAIKA
'Hartzea ematea DA' da aurtengo Durangoko Azokako leloa
HAMAIKA
Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Guggenheimerako pasabidea egiteko lanak eten ditu
HAMAIKA