Ainhoa Alberdi Urkizu boluntarioari gidari lanak egitea egokitu zaio Lesbosen: Euskal Herritik joandako boluntarioak jaso, kanpamentuetako errefuxiatu boluntarioen bila joan, erosketak egin, Elmar edota Yakub bileretara eraman...
Izan ere, errefuxiatuek badakite gidatzen, baina paperik ez dutenez, ezin dute bertan gidatu: "Edozein kudeaketa egin behar dutela, burokrazia konturen bat... Norbaitek eraman behar ditu eta orduak pasa ditzakegu gidatzen leku batetik bestera". Horrez gain, Alberdik azaldu digu kanpamentua nola antolatzen den barrutik, zer ikusten duten bertan, zer egiten duten...
Zorionez, betirako bihotzean geldituko zaion une bat bizitzeko aukera izan du: pasaportea lortu duten errefuxiatuak aireportura laguntzea. Momentuaren lekuko izan da Hamaika Telebista.