GUREAN GAUR

Lau gazte erreferente lau frantziskotarrekin, euskal nortasunaz

‘Euskozenoa’ mundu eta kultura globalizatuen errealitatean euskaldun izatea zer den, eta zer izan nahi dugun, pentsatzeko gunea da. 2021ean abiatu zuen DOT Kooperatibak. Bada, Arantzazu ‘Euskozenoa’-ren laugarren hausnarketa- eta sormen-gunea izan da. Lau euskal gazte erreferentek eta lau fraidek hausnarketa partekatua egin dute gai honen inguruan: “Nolakoak izango dira etorkizuneko euskaldunak?”