Errefuxiatuen egoeraren berri eman digu Paula Lapoujade Garde Lesboseko boluntarioak. Ohartarazi du errefuxiatuen egoera gero eta okerragoa dela eta errefuxiatuek Lesbosera ailegatzeko egin beharreko bidea gero eta zailagoa dela. Nabarmendu du kostazainek eta poliziak itzulketak egiten dituztela maiz nahiz eta ilegala izan: "Batzuk lurrera iritsi baino lehen Turkiara bueltatzen dituzte, eta ez diete elkarrizketa bat izateko aukerarik ere ematen". Zorritxarrez, nabarmendu du GKE batzuk ezin dituztela lagundu ere egin Lesbosera ailegatzen diren pertsonak, pertsonen salerosketatzat jotzen delako.
Paulak salatu du errefuxiatuak ez dituztela pertsonatzat jotzen ere: "Ez diete aurpegira begiratu ere egiten kanpamentuan". Lesboseko hilerria ere erakutsi digu Paulak: "Bertan daude ailegatu ez direnak, bertan hil direnak... Horrela familiek badute egoteko leku bat".
Horrez gain, errefuxiatuentzako bi zentro erakutsi dizkigu Paulak: WWBT Hellis emakumeei eta haurrei zuzendutako zentro bat eta kirola egiteko Yoga And Sport zentroa.