Iruzur baten biktima izan den eta hiru hilabeteko haur bat duen familia bat etxegabetu dute Gasteizko Salburua auzoan. Alokabideren etxe batean bizi ziren, 2.000€ko fiantza ordainduta. Sartu eta gutxira, aitzitik, etxegabetze abisua jaso zuten. Maiatzean etxegabetzea atzeratzea lortu zuten, orain arte. Egoera zaurgarrian dagoen familia da etxegabetutakoa, alternatibarik gabe kaleratuta izan dena.