Arabako Foru Aldundiaren jarrera aldatzen ez bada aurtengo jaietan txosnarik ez dutela jarriko iragarri du batzordeak. Adierazi dutenez, eredu herrikoi eta sozial bat jarduera pribatuarekin parekatu nahi du aldundiak, Ticket Bai sistema erabiltzera behartuz. Bidegabe eta arduragabetzat hartu dute erabaki hau, urte luzez jaietan erreferentea izan den gunearen jarraikortasuna kolokan jarri baitu. Aldundiak, bien bitartean, irabazi asmorik gabeko erakundea direla egiaztatzen ez duten bitartean Ticket Bai sistema erabiltzea derrigorrezkoa dutela baieztatu du. Txosnen jarduera aktibitate ekonomiko gisa hartzen du Aldundiak eta ez du erabaki horrekin atzera egiteko asmorik erakutsi.
HAMAIKA
Eusko Jaurlaritzak 22,5 milioi euro bideratuko ditu Arabar Errioxako Ardoa sustatzeko
HAMAIKA
Julene Illarramendi, Iñurri: “Denok hilko gara. Bitartean, zer egin behar dugu? Bizi”
HAMAIKA
Etxebizitza eskubidea aldarrikatu eta negozio izateari uzteko mobilizazioa deitu dute Iruñean
HAMAIKA
Manifestazio nazionalerako deia egin du Gure eskuk ekainaren 7an, Bilbon
HAMAIKA