GUREAN GAUR

Laister arte Lesbos!

Asier Arroita eta bere taldekideek duela hiru aste hartu zuten Lesboserako hegazkina. Hiru aste hauetan lanean aritu dira: otorduak prestatzen, janaria kanpamentuetara eramaten, eta "batez ere zenbatzen".

Bertara joandako boluntarioekin eta Zaporeak elkarteak Lesbosen duen sukaldeko koordinatzaileekin hitz egin du Arroitak, eta bertako funtzionamendua, boluntarioen lana zein errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. 

Hauxe da aste hauetan bizitakoaren eta sentitukoaren laburpen txiki bat.


Hemen dituzue erreportaje guztiak ikusgai: 

1- Boluntarioen lana: Ane Astigarraga eta Blanca Yecora

2- "Errefuxiatuen kanpamentua kartzela bat da ia-ia"

3- "Proiektu bera dira Lesboseko sukaldea eta Euskal Herritik datozen elikagaiak"

4- "Oso momentu hunkigarria da pasaportea lortu duten errefuxiatuak aireportura laguntzea"

5- "Errefuxiatuen egoera gero eta okerragoa da"

6- "Laguntzen, baina batez ere errefuxiatuengandik ikasten aritu gara"