GUREAN GAUR

‘Libre izan nonahi’ indarkeria matxista prebenitzeko kanpaina Gasteizko jaietan

Gasteizko jaietan ere ‘Libre izan nonahi’ kanpainarekin jarraituko du Udalak, indarkeria matxista prebenitzeko ekimen bezala. Bai Santiago egunean zein Andra Mari Zuriaren jaietan sentsibilizazio eta informazio guneak instalatuko dira. Informazio liburuxkak, zapiak, motxilak, eskumuturrekoak edota mugikorra eramateko poltsak banatuko dira bertan, ‘Libre izan nonahi’ leloarekin. Gazteenengana ailegatzea da kanpainaren helburua, hortaz hauen joan-etorriak ugaritzen diren ordutegian instalatuko dira guneak. Arratsaldeko 20:00tatik aurrera Santiago egunean, uztailaren 25ean, eta 18:00etatik aurrera abuztuko jaietan.